XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zertarako? Jainko gure Jauna, gure eta mundu guztiaren jaun eta jabe dala aitortzeko.

Jaungoiko gure Jauna gauza guztien jaun ta jabe dan-ezkero, egin dizkigun mesedeengatik esker ona izan bear diogu ta eskerrak eman.

Au egiten da Meza donean, Jainkoari eskerrak eman.

Juan ta jabe nagusi orri ez diogu bear dana ematen; bere legea austean zor diogun menpetasuna artu edo kendu egiten diogu: beraz, Jaunari barkamena eskatu bear diogu pekatu egiñaz egiten diogun bidegabeagatik: gutzaz errukitzeko eskatu bearrean arkitzen gera.

Ta Jauna gutzaz errukitzera mugitzeko zer egokiagorik guregatik gurutzean il zan Jesukristo gure Jauna, Jainko-gizona eskeintzea baño?.

Mezak gure pekatuen zorra ordaindu ta Jaungoikoa gutzaz errukitzera mugitzeko indarra dauka.

Eta Jesukristo gure Jaunaren eskeintzat Jainko Aitarengandik mesede ugari iristen dizkigu: nola gogor egin Betiko Aitak bere aurrean gure alde agertzen zaion Jesukristo gure Jaunaren dei ta eskaerari?.

Meza deuna esker edo mesedeak iristekoa da, baita Jainkoa goratzekoa, alabatzekoa, ere.

Meza bitartean egiten diran otoitzetan Jainkoaren bikaintasunak bein ta berriz gogoratu ta goratu egiten dira.

Kalbario mendian bezela emen ere Jesukristo gure Jaunak bere burua gure onerako Jainkoari eskeintzen dio, Mezak esan aldiro.

Eta gu otz-otzik egongo al gera elizan ain gauza aundia egiten dan bitartean?.